Larunbateko erasoa gogor salatu du Gasteizko Mugimendu Feministak
Larunbat goizaldean Salburuan gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin du Gasteizko Mugimendu Feministak. Erasotzaileak labana batekin egin zion eraso 40 urteko emakume bati eta "larri" aurkitzen da Txagorritxuko ospitalean.
Larunbatean goizaldean, Salburua auzoko erakin batean gertatutako eraso sexista arbuiatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo Gasteizko Mugimendu Feministak Andra Mari Zuriaren Plazan.
40 urteko emakume batek, bere alabarekin zela, labankada bat jaso zuen bularrean, erasotzaileak sexu harremanak izateko armarekin mehatxatu ostean. Emakumea larri aurkitzen da Txagorritxuko ospitalean. Poliziak atzo arratsaldean atxilotu zuen Iruñean 58 urteko erasotzailearen, larunbatetik zeraman ihesean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!