Larrialdi klimatikoa, kokapena, zer dago jokoan, Greta Thunbergen figuraren polemika… Mikel Oteroren kolaborazioa
"Lurraren defentsa" kolaborazioaren lehen atala.
Lau astean behin izango dugu Hizpidean “Lurraren defentsa” deitu diogun kolaborazioa. Mikel Otero eta Unai Pascualek beteko digute tartea, txandaka. Lehenengo atal honetan Otero hurbildu zaigu estudioetara, eta klima aldaketaren aurkako greba aitzaki hartuta, klima larrialdiaz hitz egin digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Larrialdi klimatikoa, kokapena, zer dago jokoan, Greta Thunbergen figuraren polemika... Mikel Oteroren kolaborazioa00:28:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!