Langileen ia %100ak egin du greba Aiala Vidrion eta protestak gogortzea aurreikusi dute
Aiala Vidrio enpresako langileak 36 orduko greba egin dute eta batzarrean adostu dute hurrengo mobilizazioak gogortzea lan hitzarmenean hobekuntzak lortzeko.
Pasa den astean iragarritako 4 greba egunetako lehen hitzorduari ekin zioten asteleheneean Aiala Vidrio enpresan. Urtzi Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak azaldu du ekoizpena eta bulegoak guztiz gelditu dituztela grebalariek. “2 langile bakarrik sartu dira bulegoetara” adierazi du sindikatuko kideak.
Horrez gain, langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak bilera egin dute eta, nahiz eta enpresariek hasierako proposamena hobetu duten, Etxebarriak ziurtatu du oso gutxi izan dela: “Langileen aldarrikapenetik oso urrun daude oraindik”.
Gauzak horrela, 36 orduko 3 greba deialdi geratzen dira; urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an eta 10ean. Beharginek batzarrean adostu dute presio neurriak areagotzea.
Ostiralean izango da enpresa eta sindikatuen arteko hurrengo bilera, 11:00etan. Orduan jakingo da negoziazioek aurrera egingo duten.
Astelehenean Ertzaintza egon zen 08:00ak aldera lantegiko sarreran, baina ez da gatazkarik gertatu, LABeko iturrien arabera.
Iragan urtarrilaren 9an egin zuten lehen lanuztea enpresan:
Ernai Aiaraldeako kideek ere bat egin dute langileen aldarriekin:
Aiaraldean lan, bizi eta ikasi nahi dugulako, gazteok Aiala Vidrioko langileekin bat! Prekarietateari ateak itxiz, #EHBizi!#AialaVidrioBorrokan!
Gora langileria! pic.twitter.com/K2SWHOlFK6— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) January 21, 2019
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!