Lan hitzarmen duina galdegin dute ardogintza sektoreko langileek
Patronalak negoziazioak "gelditu" egin dituela salatu dute LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek kontzentrazio batean. through Alea.eus
Arabako Errioxan mahats-bilketa bete-betean dagoen honetan, kalera atera dira sektoreko langileak, protestan. Ardogintzaren patronalak lan hitzarmenaren inguruko negoziazioak gelditu dituela salatu dute, Gasteizen. Langileen esanetan, uztailean proposamen bat egiteko konpromisoa hartu zuen patronalak, baina ordutik ez dira berriro bildu.
CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez, aurreko hitzarmena 2016. urtean sinatu zuten, hiru urterako, eta 2018an hasi ziren negoziazioak lan baldintzak berritzeko. “Hamar bat bilera egin ditugu abendutik, eta hainbat akordio lortu ditugu, baina soldataren igoerari dagokionez, adibidez, alde handia dugu patronalarekin”. Izan ere, patronalak %1,25 puntuko igoera eskaintzen die, baina langileek %2 eta KPI erreala exijitzen dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!