“Lan hitzarmen duin bat” eskatu du Ardogintza sektoreak Gasteizen
Mahai negoziatzailearen bueltan bilduko dira datorren astean langileen ordezkariak eta SEA patronala. Ekainean eten zituen negoziaketak patronalak langileen porposamenak "onartezinak" zirela iritzita.
Ardogintza sekotreak elkarretaratzea egin zuen atzo Arabako Diputazioaren aurrean “lan hitzarmen duin bat” aldarrikatzeko. LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek «benetako negoziazio bat» eskatu diote patronalari 22 hilabeteren ostean oraindik sinatu gabe dagoen hitzarmena sinatzeko.
2016, 2017 eta 2018 urtetarako sinatuta zegoen hitzarmena iraungita, 2018ko abenduan ekin zioten hitzarmen berriaren negoziazioei. Hilabete luzez akordio gabe egon ostean, 2020ko martxoan gertu zegoen hitzarmen berriaren gaineko adostasuna, gai sozialen inguruko puntu batzuk eta urteroko igoera potentzialak zehaztea faltan. Pandemiaren etorrerak, ordea, geratu egin zituen elkarrizketak.
Uztailaren 15etik dago etenda mahai negoziatzailea, egun horretan egin baitzuten sindikatu eta patronalaren arteko azken bilkura. Sindikatuek ordura arte adostuta zeuden alderdi sozialak ontzat ematea eta 2019ko soldaten %2ko igoera sinatzea proposatu zuten, aurtengo mahats-bilketaren ostean berriz batzartu eta hurrengo bi urtetako igoerak lotzeko konpromisoarekin.
SEA patronalak proposamenak jaso eta uztailaren 29an batzartzeko konpromisoa hartu bazuen ere, bezperan bertan behera utzi zuen bilera hori sindikatuen proposamena onartezina zela iritzita.
Iragan urriaren 26an, elkartzeko deia luzatu zien berriz patronalak langileen ordezkariei, azken hauek ez dituzte oraindik SEAren asmoak ezagutzen. Datorren astean dira batzartzekoak, sindikatuek azaldu dutenaren arabera “bilera horretan erabakitzen denaren arabera joango dira mobilizazioak areagotuz”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!