Kulturartekotasunari ateak zabalduko dizkio Bizilagunak ekimenak azaroaren 17an
Azaroaren 17an burutuko da, zurrumurru arrazizta eta xenofoboen aurkako, Bizilagunak ekimenaren edizio berria. Jatorri ezberdinetako 1.000 lagunetik gora elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko.
Datorren azaroaren 17an, igandea, ospatuko da Bizilagunak egitasmoaren 2019ko edizioa. Bertako eta atzerritik etorritako familia bana elkartzen ditu CEAR Euskadik antolatutako ekimenak, elkarrekin bazkaldu eta elkar ezagutzeko. Zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurka borrokatzea du helburu Bizilagunak ekimenak.
Orotara, 44 herrialdetako 1.000 lagunetik gora elkartuko dira datorren azaroaren 17an mahai baten bueltan bazkaltzeko. Aiaraldeako, Añanako, Lautadako, Gasteizko eta Mendialdeko familiek parte hartuko dute ekimenean.
Esker-emate festa azaroaren 30ean
Ekimenari amaiera emateko esker-emate festa antolatu du CEAR-ek, azaroaren 30ean, Gasteizko EHUko kanpuseko Leteren Fakultatean. Bizitako esperientzia guztiak elkarbanatuko dituzte bertan eta “aniztasunean eta errespetusko erlazio solidarioetan oinarritutako gizarte eredua” aldarrikatuko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!