“Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde” lelopean mobilizazioak antolatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, Nafarroako CGT, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzeko deiarekin bat eginez Kolonbiarekin elkartasunean kalera atera dira herritarrak.
Gasteizen Correos plazan antolatu dute mobilizazioa eta bertan salatu dute «Kolonbiako langile klasearen eta herriaren» lan eta bizi baldintzak «prekarizatzen» dituela gobernuak, berriki atzera botatako zerga erreforma proposamenaren gisakoen bidez. Horregatik, apirilaren 28ko greba orokorraren aldarrikapenak «justuak eta zilegiak» direla azpimarratu eta «protestaren eta disidentzia politikoaren kriminalizazioa» salatu dute.
Ivan Duqueren gobernuaren zerga erreformaren kontra apirilaren 28an deitu zen greba orokorraren testuinguruan ematen ari den uholde errepresiboaren ondorioz 940dik gora biolentzia polizial kasu egon dira, tartean, gutxienez 24 erailketa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!