Kataluniako eta Altsasuko preso politikoen senideek errepresioa izango dute hizpide Gasteizen
Sare sozialetan eman dute ekimenaren berri. Errepresioaren bi aurpegiak izenburuarekin, mahaingurua antolatu du CDR Gasteizek datorren irailaren 28rako Gasteizen.
Helburua, errepresioa ikuspegi ezberdinetatik lantzea izango da. Horretarako, azken urteetan mahaiaren gainean egon diren errepresio kasu ezagunetarikoak biludko dituzte: Altsasu eta Katalunia. Joseba Azkarragak dinamizatuko duen mahainguruan eta Gure Esku Dago Gasteizen parte hartzea duen ekimenean, hurrengoak izango dira protagonistak:
- Bel Pozueta: Adur Ramirez Altsasuko gaztearen ama.
- Edurne Goikoetxea: Ainara Urquijo Altsasuko gaztearen ama.
- Laura Masvidal: Joaquin Fornen (gaur egun espetxean dagoen Kataluniako Barn Sailburua) bikotea.
- Txell Bonet: Jordi Cuixarten (gaur egun espetxean dagoen Òmnium Culturaleko lehendakaria) bikotea.
- Amaia Izko: Altsasuko gazteen abokatua.
Kataluniako politikariek ia urtebete daramate preso, nahiz eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez izan espetxean denbora gehien daramatenak. Altsasuko gazteek, berriz, bi urte beteko dituzte preso: gaur egun, auziko gazte guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude espetxeratuta, haietako bost Zaballakoan (Araba).
Hitzordua 18:30ean izango da, ostiralean, Aldabe Gizarte-Etxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!