Kastilloko parke eolikoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Otxandion
Otxandio, Ubide eta Legutioko lurretan eraikiko den Kastilloko parke eolikoaren aurka sortu zuten herritarrek Kastillo Bizirik koordinadora, orain dela hilabete gutxi batzuk. Dagoeneko, baina, hamaika ekimen burutu dituzte; besteak beste, herri alegazioak, sinadura bilketak, bilera informatiboak zein mendi martxak.
Hurrengo data garrantzitsua maiatzaren 25ean du plataformak, Otxandion. Izan ere, elkarretaratzea deitu dute Kastilloko parke eolikoaren aurka, eta geldiarazi arte “antolatzen jarraituko dutela argi uzteko”. Elkarretaratzea eguerdiko 13:30etan egingo da herriko plazan. Horretaz gain, goizeko 11:30etan umeentzako tailerrak eta 12:00etan trikitilariak eta txitxiburduntzia ere izango dira. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!