Kantoblankora irteera larunbatean, babestu nahi ditugun mendiak ezagutzeko
Aurtengo laugarren mendi martxa egingo dute larunbatean, irailak 24, Arabako Mendiak Askek abiatutako “Babestu maite duzun mendia” dinamikaren baitan.
Kantoblanko mendira egingo dute irteera. Joan-etorriko bi ibilbide antolatu dituzte. Lehena Gesaltza Añanan abiatuko da 10:00etan eta 10 km luze izango du. Bigarrena, laburragoa, Axkoetan hasiko da ordu berean.
Bi ibilaldiek bat egingo dute Kantoblankoko gailurrean 11:30etan, eta ekitaldia egingo dute han.
“Kantoblanko mendiaren babesa eskatzen diogu lurraldearen pertsona orori, zentral eoliko batek biodibertsitatearen galerak mendiaren industrializazioak ekarriko lituzkeela pentsatzen dugulako eta bizitza natura delakoan gaude eta naturarik gabe bizitza kolokan dagoelako”, gogorarazi dute Arabako Mendiak Aske plataformako kideek.
«Mendiak ez daude salgai!»
2021eko udan ere mendi ibilbide ugari egin zituzten «empresa transnazionalek baliabide naturalak ustiatuz eta biodibertsitatea arriskuan jarriz, bereganatu nahi dituzten mendiak ezagutarazteko, ezagutzen ez dena ezin baita defendatu». Aurtengo kanpainarekin jarraipena emango diote dinamika horri.
Arabako Mendiak Askek ohartarazi du zentral eolikoak bezalako megaproiektuek «eskrupulurik gabeko konpainien epe laburreko interesei» egiten diela soilik mesede, biosfera suntsituz eta, horrela, bizitzarako beharrezko baldintzak ere bai, krisi ekolosoziala areagotuz.
Kolektiboak uste du naturguneen zaintza «gizartearen agindua» dela, eta agintari zein komunikabideek arduraz jokatu behar dutela: «Sortuko lituzketen afekzioen errealitatea ezin da ukatu, eta beharrezkoa da ebidentzia hori gizarte-mailan horrela tratatzea, eztabaida aldez aurretik erosita egon ez dadin eta etorkizunari begiratzeko gai izan gaitezen, bizitzaren kontserbazioarekin maila guztietan konprometituz»
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!