Kanpezun ospatuko da aurtengo Lasterbidean elkartasun lasterketa
Maiatzaren 30ean Arabako Mendialdera hurbilduko dute Lasterbidean "nazio elkartasun lasterketaren" zortzigarren edizioa. through Alea.eus
Antolatzaileek azaldu duten bezala, “korrikaren kirol eremutik jaiotako elkartasun herri ekimena da” Lasterbidean. Euskal presoen eta euren senideen eskubideen aldeko lasterketa herialdez herrialde lekualdatuz joan da 2013. urtean jaio zenetik.
Lehen edizio hura Oiartzunen izan zen, eta ondoren, Euskal Herriko herri ezberdinetan ospatu da: Larrabetzun 2014an, Berriozarren 2015ean, Oñatin 2017an, Ondarroan 2018an edota azken edizioa, 2019an, Arbizun eta Lakuntzan.
Lasterbidean lasterketa Araban ospatzen den bigarren aldia izango da; izan ere, 2016an Araian egin zuten laugarren edizioa. Aurreko edizioetan ez bezala, aurtengoa larunbatean egiten den lehena izango da.
Izen emateak lasterbidean.eus webgunearen bitartez izango dira, baina momentuz ez dago apuntatzeko aukerarik. Datozen asteetan informazio gehiago zabalduko dutela azaldu dute antolatzaileek, izena emateko aukerarekin batera.
Albiste hau Alea.eus atariak argitaratu du eta creative commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!