Kanpezun egingo da larunbatean Lasterbidean lasterketa, euskal presoen eskubideen alde
2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Kirolaren mundutik preso eta errefuxiatu politikoen alde egiten duen ekimena da.
2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Duela bi urte hasitako prestaketa lanei berrekin eta aurtengo maiatzaren 28an egingo da lasterketa, hasieran zuten planteamendu bera jarraituz. Kanpezun izango da 2022ko edizioa.
Duela 8 bat urte egin zuten lehen aldiz Lasterbidan ekimena, Oiartzunen. Elkartasun ekimena da, kirolaren munduari oso lotua, baina kirol ekintza baino gehiago izan nahi duena: preso eta errefuxiatu politiko guztien aldeko elkartasun ekimen bat da. “Gatazkaren ondorioak konpondu ez diren honetan, horren errepresaliatu direnen egoera guztiz konpondu arte eta guztiak etxean egon arte, kirolaren mundutik ekarpen hori egin nahi izan zitzaion, eta konpromiso horrekin jarraitzen dugu”, Izaskun Abaigar ekimenaren bultzatzailearen hitzetan.
Ohi bezala, bi lasterketa egingo dira, luzea eta laburra. Luzea inoizko luzeena izango da aurten, 9,2 km-koa. Antolatzaileek gogorarazi dute, baina, ez dela giro lehiakorrean egiten den lasterketa eta gainera laua izango dela ibilbidea, aldapa handirik gabekoa. Lasterketa txikia egiteko aukera ere izango da, 3,2 km-koa hori.
Zortzigarren edizio hau larunbatez ospatuko dute, igandean beharrean (aurreko edizioetan bezala); eta gauerako aisialdi egitaraua ere prestatu dute.
Izen emateak
Maiatzaren 25era arte dago izen-ematea zabalik, 15 euroan. Kanpezun, Gasteizen Txapelarri tabernan, Korresen eta Lizarrako Katxetasen eman daiteke izena, edo lasterbidean.eus helbidean. Egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera. Lasterketa laburrerako egunean bertan egiten da izen ematea. Bazkari herrikoian izena ematea libre da, lasterketan parte hartu ez dutenentzako ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!