Kanpezuko Guardia Zibilaren kuarteleko espainiar bandera lapurtu du Ernaik
Hispanitatearen egunaren baitan, Kanpezuko kuartelaren aurkako ekimena burutu du gazte antolakundeak. Espainiar bandera lapurtu eta Guardia Zibilaren presentzia "onartzen ez dutela" adierazi dute.
Kanpezuko Guardia Zibilaren kuartela margo gorriz busti eta espainiar bandera lapurtu zuen Ernai gazte antolakundeak. Hispanitatearen egunaren testuinguruan Guardia Zibilaren presentzia “onartzen ez dutela” adierazi zuten gazteek.
🔴 EZ ZAITUZTEGU ONARTZEN!
❌Indar okupatzaileak kanpora
❌Espainiar kolonialismoa kanpora
❌Monarkia frankista kanpora
"Saquen sus sucias manos de Euskal Herria" pic.twitter.com/Zc84fQaymo
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) October 12, 2020
Arabako beste hainbat txokotan ere Hispanitatearen egunaren aurkako ekimenak burutu ditu Ernaik; Gorbeialdean eta Aiaraldean Felipe VI.aren argazkiak eta zenbait udaletetxetako espainiar banderak erre dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!