Kaleratzeak Stop Arabak iragan asteartean Jundizen hilda agertutako gizonaren heriotza salatu du
Asteartean, otsailak 11, Jundizeko biokompostaje plantan hilik agertutako gizonezkoaren heriotza salatu du Kaleratzeak Stop Arabak, Gasteizko milaka biztanlek bizi duten pobrezia energetikoaren eta bizitegi-larrialdiaren isla.
Issam zuen izena iragan asteartean Jundizeko biokompostaje plantan hilik agertutako gizonezkoa EL CORREO egunkariak aditzera eman duenez. 37 urteko gizonezkoa Zaramaga auzoko bizilaguna zen.
Kaleratzeak STOP Arabak Issam-en heriotza ahanzturan ez erortzea eskatu du: “kontzientziak astintzeko balio beza”. Beste aldera begiratzeari utzi eta, behingoz, milaka gasteiztarrek bizi duten pobrezia energetikoari eta bizitegi-larrialdiari aurre egiteko neurriak hartzea eskatu diote Gasteizko Udalari. “Muturreko premiak” dituzten kolektibo eta pertsonak kriminalizatzeri uztea ere exijitu diote Udalari.
Bide horretan, Gasteizko Zerbitzu Sozialak egoerari aurre egiteko ahalmenik gabe aurkitzen direla salatu dute: “Bizitegi-larrialdiari erantzuteko mahai bat osatzea inoiz baino urgenteagoa da” gaineratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!