Judstock jaialdi autogestionatuaren bigarren edizioa ospatuko dute Judimendin
Ekainaren 16an Musika Eguna izango da eta ekainaren 21ean Judstock eguna.
Judstock jaialdia aurreko urtean Judimendiko jaietako testuinguruan sortutako festibal autogestionatu bat da, auzoko musikariak euren artean antolatzeko helburu duena. Aurten, auzoko jaiak baliatuta, bigarren edizioa ospatuko dute datozen egunetan.
Proiektu honek, oraindik txikiak diren taldeen musika ezberdina zabaltzea lortu zuen aurreko urtean baina helburu kritikoa ere baditu Judstockek. “Proiektuaren bitartez, bertako taldeen musika ezberdina sustatu nahi izan dugu eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa zabaltzeko aukera ematen du festibalak”.
Bide batez, Judstock jaialdiak gaur egungo “musika eszena komertzialaren” aurrean proiektu alternatibo bat aurkeztea du helburutzat eta, hau aurrera doan heinean, autogestioaren bidezko antolakuntza sustatu nahi dute.
Lehen edizioko emaitzak ikusita, asko hausnartu zuten antolakuntzako kideek eta, azkenean, proiektuak aurrera jarraitu behar zuela erabaki zuten. Iazko ildoa jarraituz aurtengo programazioak bi egun izango ditu:
- Alde batetik, Musika Eguna ekainaren 16an izango da, Judimendiko Gazte Aste Kulturalaren baitan.
- Bestalde Judstock eguna ekainaren 21ean izango da: Sefarad plazan eta SUmendi Gazte Espazioan, 18:00etatik aurrera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!