Juani etxe okupatua husteko data berria iragarri dute, martxoaren 9a
Otsailaren 28an zegoen iragarrita Juani etxe okupatuko lehen solairuaren desalojoa (hiru solairu ditu etxeak, bakoitza jabe batena), baina ez zen gauzatu, ez baitziren hustera agertu.
Gasteizko Juan II.aren kaleko «Juani» etxe okupatuko lehen solairua hustu behar zuten otsailaren 28an, Fincas Armentiaren aginduz. Goizeko 10:30etarako iragarrita zegoen arren, ez ziren desalojoa gauzatzera agertu egun osoan zehar. Atzo, martxoak 1, etxegabetze data berriaren bila joateko jakinarazpena jaso zuten bertako bizilagunek. Martxoaren 9an izango da desalojoa.
Otsailaren 28an ez agertzearen arrazoia “poliziaren koordinazio falta” izan zela erabili dute aitzakiatzat, azaldu dute etxeko bizilagunek. “Argi eta garbi dago haiek pribilegio egoera batetik jokatzen dutela, eta etxegabetuak izango direnen sufrimenduarekin jolasean ari direla”, salatu dute. Lotsagarritzat jo dute, halaber, jakinarazpen berria etxegabetze egunaren ondoren jaso izana.
Etxegabetze data berria
Etxegabetze data berria martxoaren 9an jarri dute, goizeko 10:30etan. Aurrekoan bezala elkartasuna eta babesa adieraztera etortzeko gonbidapena luzatu dute, eta Juani parean elkartzeko deialdia egin dute goizeko 9:00etan, Juan II.a kalean. Eskerrak eman dizkiete orain arte babesa adierazi dieten guztiei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!