Jaurlaritzak baimena eman dio Euneiz unibertsitate pribatuari 2022-2023 ikasturtean jarduera hasteko
Jarduera hasteko baimena aitortuta, Unibertsitate Kontseiluak onartu behar ditu orain Euneiz unibertsitate pribatuak eskainiko dituen titulazioak. Unibertsitate Kontseilua Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioari atxikitako organoa da.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi du, ohar bidez, Euneiz unibertsitate pribatuaren jarduera hasteko baimena eman duela. Horretarako, 27ko 640/2021 Errege Dekretuan oinarritu da Hezkuntza Saila, unibertsitateak eta unibertsitate zentroak sortu, aitortu eta baimentzeko dekretuan, hain zuzen ere. Esan dutenez, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, Unibasq-ek, emandako aldeko txostenak eta egitasmoaren sustatzaileei eskatutako informazio guztia hartu dituzte kontuan.
Euneiz unibertsitate pribatua
2017an aurkeztu zuten Querejeta, Ramiro Gonzalez, Gorka Urtaran eta EUSES eta ENTI ikerketa-zentroen Euneiz unibertsitate pribatuaren proiektua.
Harrezkero, sindikatuek, ikasleek eta beste hainbat eragile zein norbanakok salatu dute unibertsitate horren izaera: irabazi-asmoa duelako, izaera elitista (neurri handi batean atzerriko familia dirudunen ikasleei zuzenduta egongo delako eta matrikulen prezioa 8000 euro ingurukoa izango delako), euskararekiko kontsiderazio eza eta langileen lan baldintza duinak bermatu ezin dituelako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!