Jarraipen handia Detesako lehen greba egunetan
Aste osoko greban daude Detesa enpresako langileak, hitzarmen berriaren alde.
Gasteizko Detesa enpresako langileak greban daude “KPIa bermatzen duen soldata igoera, eskala bikoitzaren aurka eta prekarietatearen aurkako hainbat neurri jasotzen dituen hitzarmenaren alde”. 60 bat langileko lantegia da Detesa, metalgintza sektorekoa.
Greba batzordearen arabera erabateko jarraipena izaten ari dira Detesa enpresako lehen greba egunak, batez ere produkzioko langileen artean.
ELA eta LAB sindikatuek egin zuten hasierako greba deialdia. Orain, ELAko ordezkariek enpresan greba egun gehiago deitu dituzte urriaren 28ra arte, eta enpresarekin bilerak egingo dituzte “hitzartu dira prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena lortu arte”.
✊⚙️Greban jarraitzen dugu Detesan! Pikete ostean ondo gosaldu eta asanblea!
✊⚙️Seguimos de Huelga en Detesa!
Después del pikete desayunando y asamblea! pic.twitter.com/dF9huZwDL3— ELA Arabako Metala (@ArabakoElaMetal) October 26, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!