Jaiaren aitzakipean idarkeria matxista ere presente “emakumeon gorputza objektu bilakatuz”
Gasteizko Perseus tabernak “Minigonaren jaia” zuen antolatuta baina Udalak debekatu du. Honen aurrean, Mugimendu Feministako Aitziber Romerok autodefentsa feministarako deia egin du.
Gasteizko Perseus tabernak “Minigonaren jaia” zuen antolatuta apirilaren 28rako, San Prudentzio egunerako. Baina ekitaldia debekatu du Gasteizko Udalak, izaera “sexista eta baztertzailea” duela arrazoituta. Jaiak minigonarik motzenarentzako eta probokatzaileenarentzako sariak zituen iragarriak. Horrez gain, edaria debalde eskaintzen zuen jaira minigonan joaten zirenei, eta edari botilak doan minigonarekin jantzita bertara agertzen ziren bost neskaz osatutako taldeei.
Gogorarazi duenez, 30.000 eta 150.000 euro arteko zigorra jaso dezake halako ekitaldi bat antolatzen duenak, eta lokalare itxiera ere izan dezkae ondorio, hiru urtez.
Udalaren debekua izan du hizpide Gasteizko Mugimendu Feministako Aitziber Romerok Zebrabidea irratsaioan. Romerok, maila pertsonalean azaldu duenez, hau ez da lehenengo aldia diskoteka honek mota honetako jaiak antolatzen dituela.
Gaineratu duenez, “jaia aitzakitzat hartuz objetu bilakatzen gaituzte emakumeoi* gure gorputzak salmentarako erabiliz”. Jai giroan, alkohola eta drogak aitzakitzak hartuz, erasoak areagaotzen direla salatu du: “Gure deia argia da: autodefentsa feminista”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!