Izaskun Arriaran (Aita Mari): “Sentsazio gazi-gozoa da, pozik 78 pertsonen erreskateagatik, baina bitartean, ordu gutxi batzuetan, 100dik gora pertsona hil dira Mediterraneoan”
Siziliako Pozzalo portuan lur hartutako 78 pertsonak Europako herrialde batzuetan banatuak izateko zain daude.
Aita Mari itsasontziak 78 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoan, eta onik heldu ziren Siziliara. Open Arms ontziak ere 73 pertsona salbatu ditu egun hauetan. Izaskun Arriaran Aita Mari itsasontziaren tripulazioko kidea da, eta Hizpidean berarekin hitz egin ahal izan dugu, itsasontzitik bertatik.
78 migratzaileen egoera azaldu digu, eta beste hainbat kontuz hitz egin digu. Egiturazko arazoak, haiena bezalako itsasontzien papera, Italiar gobernuaren papera, Europatik migratzaileen kontra entzuten diren iritziak eta beste hainbat.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Izaskun Arriaran (Aita Mari): "Sentsazio gazi-gozoa da, pozik 78 pertsonen erreskateagatik, baina bitartean, ordu gutxi batzuetan, 100dik gora pertsona hil dira Mediterraneoan"00:19:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!