Izaskun Abaigar (Lasterbidean): “Guztiak etxean egon arte kirolaren mundutik ekarpena egin nahi dugu”
Maiatzaren 28an ospatuko da aurtengo Lasterbidean, Kanpezun.
2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Heldu da jada, maiatzaren 28an izango da Kanpezun. Lasterketa luzea eta laburra izango dituzte, eta bazkari herrikoia ere bai.
Izaskun Abaigar Etxerateko kidearekin hitz egin dugu, eta berak azaldu dizkigu lasterketa egiteko arrazoiak, tamalez oraindik ere egin beharreko aldarrikapenak, eta izen emateko eta parte hartzeko kontu teknikoak ere ekarri dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Izaskun Abaigar (Lasterbidean): "Guztiak etxean egon arte kirolaren mundutik ekarpena egin nahi dugu"00:15:01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!