Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla bandek hankaz gora jarri zuten Gasteizko Gaztetxea
Muinoko Hotsak egitasmoaren ikasturteko bigarren kontzertua ospatu zen ostiralean, oholtza gainean Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla. Argazkiak galeria batean bildu ditugu
Beste behin ere arrakastatzua izan zen “Muinoko Hotsak” egitasmoaren ostiraleko kontzertua. Izaki Gardenak talde Gasteiztarra eta Occhi Di Farfalla igo ziren oholtzara.
Izaki Gardenak banda gasteiztarrak dagoeneko 2016an jo zuen Muinoko Hotsak ekimenean, duela urtebete estreinatu zuten euren azken lana: Dena Oskol. Occhi Di Farfalla Destino Epikoak lana aurkeztu zuen Gaztetxeko kontzertuan.
DosPorDos-eko lagunek gaueko giroa hurrengo argazki galerian bildu dute:
Izaki Gardenak
Occhi Di Farfalla
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!