Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla muinoko etxea astintzeko prest
Azaroaren 22an ospatuko da Muinoko Hotsak egitasmoaren ikasturteko bigarren kontzertua, Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla bandekin batera.
Urrian ekin zion Hala Bedi-k eta Gasteizko Gaztetxeak elkarlanean antolatzen duten Muinoko Hotsak jaialdiak ikasturte berriko ibilbideari Dupla eta Mocker’s taldeen kontzertuarekin, orduan iragarri bezala azaroaren 22an ospatuko da egitasmoaren ikasturteko bigarren kontzertua.
Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla bandak igoko dira Gaztetxeko oholtzara. Jaialdia 21:00etan hasiko da. Sarrerak 5 euroko prezioan daude salgai, dagoeneko, Hala Bedi tabernan.
Izaki Gardenak banda gasteiztarrak dagoeneko 2016an jo zuen Muinoko Hotsak ekimenean, duela urtebete estreinatu zuten euren azken lana: Dena Oskol. Occhi Di Farfalla Katalunian egon berri dira kontzertuak eskaintzen, indarberrituta datoz Gasteizera beraien lana aurkeztera
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!