Irrati maratoia egingo du Hala Bedik bere 35.urteurrenean
Hala Bedik 35 urte betetzen dituen honetan, behin baino gehiagotan erabili izan duen formatua berreskuratuko du datorren ekainaren 23an, larunbatean. Izan ere, Judimendiko jaiak lagun, irrati maratoia egingo du etxe honek, irratiko irratsaio ezberdinak bilduz, etenik izango ez duen kale irratsaio batean.
11 irratsaio ezberdin egongo dira irrati maratoia egiten, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte, alegia, San Juan gaueko suak protagonismoa hartzen duen arte.
Baina ez hori bakarrik, ekainaren 21ean irekiko dira Judimendiko txosnak eta Hala Bedik ere berea jarriko du, iaz egin bezela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!