“Besteekiko enpatia” -Iñaki Martinez de Luna-

Gaztelaniaren eta euskararen arteko borrokak markatu du, debora luzean, gure ibilbide soziolinguistikoa.
Azken urteotan, ordea, tira-bira horiek leundu dira, eta pragmatismoz edo, hizkuntza biak uztargarriak izan behar dutela pentsatzera igaro gara. Batzuk, gogo onez, eta beste batzuk, halabeharrez.
Beraz, kontrajarriak ziren hizkuntza-jarrerak hurbildu dira oro har, eta mudantza horretan hizkuntza-ekologiaren teoriak eragin handia izan du. Planteamendu horrek munduko hizkuntza oro ekosistema bereko urrezko aletzat hartu eta bakan bat ere galdu ez dadin denok ahalegindu behar dugula aldarrikatzen du.
Ideia horrekin bat, euskararen biziraupen osasuntsua, beste hizkuntzena bezala, guztion kezka eta ardura litzateke.
Baina, zer gertatzen da gure herrira etorri berriak direnen hizkuntzekin? Etorkinek ekarri dizkiguten hizkuntzekin? Horiek ere sistema linguistiko unibertsaleko ale preziatuak diren arren, guk, euskaltzaleok, oraindik ez diegu gure kezka eta planteamendu soziolinguistikoetan lekurik egin; ez dugu arreta handirik jarri gurean bizi diren beste hizkuntza-komunitate horiengan.
Geure buruari egin behar diogun galdera hauxe da: nola erakarriko ditugun bizilagun berri horiek gure hizkuntzara, guk haiei ‑beren hizkuntzei‑ bizkar emanda bizi bagara? Izan ere, zaila baino zailagoa izango da euskararekiko interesa haiengan piztea, aldez aurretik guk geuk hizkuntza-komunitate horiei erreparatu ere egiten ez badiegu.
Azken buruan, beti gure zilborrari begira izan ordez, oso lagungarria litzateke –bai elkarbizitzarentzat bai gure hizkuntzarentzat‑ besteekiko enpatia pixka bat ere inoiz adieraziko bagenu.
Iñaki Martínez de Luna
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

1 thought on ““Besteekiko enpatia” -Iñaki Martinez de Luna-”
Eztabaida mamitsua piztu da zuzeun:
https://zuzeu.eus/euskara/besteekiko-enpatia/