“Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak” -Aroa Arrizubieta-
Inori azalpenik zor ez diodan arren, honekin lasaiago geratuko naizelakoan, nire iritzia eman nahian natorkizue.
Batzuek jakingo duzuenez, aurreko asteazkenean (urriak 10) Araba Euskarazeko prentsaurrekoa izan zen, eta bertan aritu ginen Armentia ikastolako (aurtengo Araba Euskarazeko ikastola arduraduneko) ikasleok. Bertan ipuin bat irakurri nuen, hain zuzen ere, Araba Euskaraz eta ikastola aipatzean sortzen zaizkidan hausnarketen inguruan hitz eginez. Horietako bat da hain zuzen dirudienez horrenbesteko polemika sortu duena.

Ipuinaren esaldiak zera dio “Gorabidean gaude. Gorabidean egon nahi dugu beherantz gehiegitan joan garelako. “Ikastola? Pf… Utzi hori eta egin eskola publikoaren alde apustu” esaten diguten bakoitzean adibidez”. Hortik aurrerakoek ([…] edo “¿pero para qué tengo que aprender euskera?”-ri erantzuteko balorea ateratzen dugun bakoitzean.
Ba bai, ikastolan eta euskaraz. “Ikastolan gurea lantzen” dugulako, “euskara bizia ikastola hazia” delako […]) ez daukate zerikusirik aurrekoarekin (ikastola publikoarekin) ipuinaren jarraipena besterik ez da, hasieratik egin bezala Araba Euskarazek orain artean izan dituen lema ezberdinak txertatuz. Badakit honek gaizki-ulertu edo interpretazio okerretarako tartea eman dezakeela, guztiz onartzen dut.
Are gehiago, irakurtzean ohartu nintzen horrek sor zitzakeen interpretazio faltsuez, eta horren harira bota nituen Radio Vitoriako aitorpen edo azalpenak ere: “Nik nahi nuen apur bat niretik kontatu ipuina edo helduentzako ipuin hori, apur bat bai sentitzen dudalako batzuetan, remarkatzea gustatuko litzaidakeen zerbait, daukagula ‘ribalidadea’ bezala eskola publikoarekin eta nik argi daukat eskola publikoaren guztiz aldekoa naizela; orduan, bai nahiko nuke denok elkartzea euskararen alde egiteko ideia horrekin”.
Lehen, eta ipuinean, aipaturiko esaldi horrekin adierazi nahi nuena zera da: Batzuetan ikastolako ikasleok sentitu ohi dugun bajoia “joe, zergatik zaude ikastolan?” esaten digutenean. Besterik gabe. Ez zen eskola publikoaren kontrako kritika bat, “kritikatzen gaituzten horien kontrakoa” baizik.
Eta bai, berriro ere aitortu nahi nuke gaizki-ulertuak egon daitezkeela, eta agian ez naiz ondo azaldu, sentitzen dut, baina honekin argitu izana espero dut. Eta bai, nik ere baditut nire kontraesanak “eskola publikoaren alde banago, dohako hezkuntzan sinisten badut… Zergatik nago ikastolan?” bezalakoak. Baina aldi berean baditut bertan egotearen aldeko arrazoiak ere. Baina beno, nik uste hori beste kontu pertsonalago bat dela.
Beno, hau esan izateko bi arrazoi nagusi dauzkat. Bata, ez dudala nire ipuineko “azalpen oker” batek beste batzuek ikastolekiko zuten iritzia okertzerik nahi. Ikastolen kontra dagoenak eduki ditzala bestelako arrazoi batzuk hau kritikatzeko (seguruenik edukiko dituenak), ez daitezela soilik 17 urteko ikasle batek idatzitako esaldi batean oinarritu. Bestea, eta honetara batez ere bultzatu nauena, pertsonalki nahiko minduta bizi dudan zerbait izaten ari dela da. Iritzi artikulu batean, “Baloreen heziketa eta ezberdinarekiko errespetua falta direla ematen du” esaten dutenean adibidez; badakidanean, testuan “gogora dezagun 16 urte baino gazteagoa dela bera” esaten duen arren, niri egiten didala erreferentzia zuzenean.
Aurpegia ematea inoiz ez da erraza; are gutxiago hurrengo egunean juergan hiru pertsona datozkizunean esandakoa aurpegiratuz, eta hortik egunetik-egunera beste hainbeste azalpen eske. Beraz, hor dituzue. Hortik aurrera guztiz sanoa deritzot “eskola publikoa” eta “ikastola”ren arteko beti egon den eztabaida horrekin jarraitzea, baina utz ezazue nire ipuina bertako argudioetatik kanpo, mesedez. Besterik gabe, hemendik aurrera prest nago nahi duenarekin geratu, kafe bat hartu eta ulertu ez dena azaltzeko. Mila esker honaino heltzeagatik eta barkatu okerrak.
Kasu honetan izenik ere eman behar ez geniokeen Armentiako ikasle bat:
Aroa Arrizubieta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

4 thoughts on ““Araba Euskarazeko ipuinen harira: gaizki-ulertuak” -Aroa Arrizubieta-”
Aurrekoan akats larria izan zen Aroarena. Bueno, barkatu. Aroarena ez, Araba Euskarazena eta Armentia Ikastolarena. Orain, berriz, asmatu duelakoan nago.
Asko entzun dut egunotan jendea bera kritikatuz eta ez nau harritu “juergan hiru pertsona datozkizunean esandakoa aurpegiratuz, eta hortik egunetik-egunera beste hainbeste azalpen eske” irakurtzeak. Beraz, zorionak parte horretatik.
Hala ere, ezin ahaztu Gasteiz europako hiri segregatzaileena dela, eskola publikoari dagokionez bai sikiera: etorkinak ez dira %9ra iristen Gasteizen, baina eskola publikoaren %19a suposatzen dute, eskola pribatu/kontzertatuetan ez denean %2ra iristen. Eta hor, Armentiak berak ez dakit, baina Armentiaren ereduak, ardura apur bat dauka, bai.
oooooooof course! ke ba! herri eta hiri honen euskalduntze prozesuan ekarpen handiena egin duen eragilea ikastola da, gasteizko kasuan, Armentia ikastola, argi eta garbi. ikastolekin egiten dituzten bromak onartu daitezke, baina euskal eskola publikoarekin egiten direnak ez? ala por ahí!
Oso gutxi ezagutzen duzu herri eta hiri honen errealitatea. Seguruenik gasteiztarra ez zara izango. Jarraizazu zure errealitatea zure putzu ilunetik ikusten eta euskarari laguntza gutxi emanho diozu.
Gora euskal eskola publikoa!!