[Iritzia] “Borrokaren gozamena” – Oier Azkarraga –
Bada esaldi bat dioena, behin dena galdutzat eman dugula, beldurra baino, ez zaigula gelditzen galtzeko. Behin dena kendu digutelarik, erantzutea baino ez zaigula gelditzen. Ideia hau ordea, errealitatearekin talka egiten du askotan, gehienetan.
Baina zergatik ez gara matxinatzen dena galdurik dagoela? Zergatik ez gara kapaz errealitateari aurre egin eta zanpatzen gaituztenen aurrean defendatzeko?
Adibide klasiko bat jarri nahiko nuke ea horrela hobe azaltzen naizen. Askotan, pelikuletan, liburuetan, ikusi izan ditugu Naziek II. Mundu gerran egindakoak, eta agian baten batetan pentsatu dugu gure barnerako: Zergatik ez ziren matxinatzen presoek injustizien aurrean? Zergatik, hiltzera zihoazenean ez zuten euren bizitzen alde azken saiakera bat egiten?
Baina Ikasitako Babesgabetasuna deitzen den teoria psikologiko batetatik eutsi beharko genioke erantzunari. Babesgabetasuna, gizakiok egiten ditugun gauza gehienak bezala, ikasitako prozesu bat da. Behin eta berriz erakutsi digute, egiten duguna egiten dugula ezingo diogula gure egoerari aurre egin. Eta horrela, urteen poderioz, gure burua konbentzitzen dugu, badirela lortu ezinezko gauzak, eta gu, izaki insignifikanteok ezin diegula horiei aurre egin.
Horrela, injustizien aurrean mututzen goaz, zertarako egingo dut zerbait? Zertarako esango dut zerbait? Zertarako ahotsa altxatu, bihar dena berdin jarraituko badu. Horrela, errefuxiatuak hotzez hiltzen ikusi eta mutu, emakumeen erailtzea irakurri eta hotz. Presoen senideak autobus bila sumatu eta itsu.
Horregatik, borrokak uzten goaz, etsituta, gazteetan borrokatu ginen, baina… diote adinean sartutakoek. Zertarako borrokatu, ez badu ezertarako balio? Gazteagoak garenok.
Baina Ikasitako Babesgabetasunak ikasitako gauza guztien moduan badu atzera bueltarik, deseraiki daiteke, desikasi. Hasteko eta behin, gure buruan eta inguruan ditugunengan konfiantza berreskuratu behar dugu. Dena egiteko kapaz garela gogoratu eta muga handienak guk geuk jartzen ditugunak direlaren kontzientzia hartu.
Antolatu behar gara gainera, bakarrik gaudenean, errazagoa delako etsitzea. Kolektiboan indartsuagoak gara eta aurrera egiteko gure gaitasunak biderkatzen dira. Eta bereziki garaipen txiki bakoitza balioan jarri eta ospatu behar dugu. Pentsatzen jarri gaitezen, zein izan zen etxe-kaleratze bat gelditzea ospatu genuen azkenekoa? Edo preso baten etorrera ardoz gozatu? Zein erreakzio gure etxe ondoan Gaztetxe bat okupatu dutela enteratzean?
Etsipenari buelta eman eta borrokaz gozatu behar dugu, borrokaren bizipoza dastatu eta maitatu. Borrokatzen bada, agian, eta soilik agian, gure helburuak lortu gabe gelditu daitezkeelako baina borrokatu ezean, ziur horrela dela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
