Iraultzak eta Bultzadak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta ardurak exijitu dituzte
Igandean Donostian Ertzaintzak egindako kargak eta izandako jarrera oldarkorra salatu du talde gasteiztarrak, eta erantzukizunak eskatu.
Igande honetan, Donostian, ertzainek tiro egin zieten Erreala-Alaves futbol partidura joandako gazte batzuei gertutik, foam pilotekin, eta gutxienez horietako bat bete-betean jo zuten, sare sozialetan zabaldutako bideoetan ikusi denez. Ertzaintzak 23 eta 24 urteko bi lagun ere atxilotu zituen.
Iraultza 1921 Gasteizko animazio taldeak, Bultzada Txuri Urdinarekin batera, ohar baten bidez salatu du Ertzaintzak egindako erasoa, eta erantzukizunak ere eskatu dituzte bi taldeek. “Dirudienez, Iñigo Cabacas hil eta hamar urtera, horren arduradunek ez dute inolako eragozpenik berriro ere gidoi bera errepikatzeko. Karga indiskriminatu bat berriz ere, jendez betetako eta irteera gutxiko kale batean. Tiroak, berriz ere, bertatik. Berriz ere inpunitatea”. Gainera, ez zien ardurarik izan alboko parkean haurrak egotea.
Esan dutenez, hasieratik zuten Ertzainek jarrera oldarkorra eta mehatxatzailea. Arratsaldeko lehen ordutik egon ziren “jendea katxeatzen eta ikaratzen, baita auzokoak ere”.
Gauzak horrela, indarkeria poliziala eta inpunitatea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu talde gasteiztarrak.
"¡Le ha dado, le ha dado!" Imágenes de cargas realizadas por la Ertzaintza minutos antes del derbi Real-Alaves donde se les ve disparar balas de foam a menos de dos metros. pic.twitter.com/pa7HV4PzdK
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) March 14, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!