Independentzia eguna ospatuko du Ernaik
Datorren larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu du gazte antolakundeak.
Ernai gazte antolakundeak egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako “Gasteiztik independentziara” lelopean. Bigarren urtez aldarrikapena, formakuntza eta aisialdia uztartuko dituzte Independentzia Egunean.
Goizeko hamaiketan emango diote hasiera egunari “Antifaxismoa Euskal Herrian” izeneko hitzaldiarekin. Ostean, gazte antolakundearen ibilbide historikoa jorratuko duen free-tourra abiaraziko da Zaramagako elizatik, eta Sumendi espazioan izango da bazkaria. Ondoren, bertso saioa izango dute Hegoi Amabizkaren eta June Astegietaren eskutik. Eguna bukatzeko Arranbe eta Estoldetan taldeen kontzertuak antolatu dituzte Txapeldun tabernan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
