“Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki” lelopean egin dute Itaiak deitutako mobilizazioa azaroaren 25ean
Arratsaldeko 18.30eatn abiatu zen Itaiak deitutako manifestazioa Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean- Hitzartean, besteak beste, kapitalismoan indarkeria matxistak hartzen duen izaera estrukturalaren aurrean, instituzioek eraginkortasunez erantzuteko duten ezintasuna seinalatu zuten. Horren aurrean, emakume langileak modu independientean antolatzeko beharra azpimarratu dute.
Itaiaren arabera, instituzioetako politikak indarkeria matxistaren kudeaketara eta norbanakoen heziketara mugatzen dira, «indarkeria matxistarekin amaitzeko inolako asmorik gabe».
Itaiaren proposamena da indarkeria matxista sostengatzen duten baldintza material eta kulturalei «aurre egitea»; besteak beste, «emakumeon pobrezia, lan baldintza kaskarrak, objektu izaera sexuala indartzen duten industriak edota emakumeon despolitizazioa» borrokatzen.
«Ezin dugu onartu milioika emakume muturreko baldintzetan esplotatzen dituzten enpresek indarkeria matxistaren aurkako kanpainak eta protokoloak beraien aurpegia zuritzeko eta gero eta diru gehiago eskuratzeko erabiltzea», baieztatu du antolakundeak.
«Guztion ongizatea bermatuko duen gizarte eredua eraikitzea» dute beharrezkotzat, «indarkeria matxistaren oinarriak borrokatuz, emakume langileon babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre egiteko bitartekoak eraikiz».
“Emakume langileon babesa antolatzeko eta erasotzaileei aurre egiteko gaitasunak garatzea” beharrezkoa dela azaldu dute Itaiako kideek eta bide horretan “ekarpenak egiteko” antolatu dutela mobilizazioa. “Indarkeria matxistaren aurrean, sozialismoa eraiki” lemapean egin da manifestazioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!