Ikasleak esperimentu bezala erabili izana salatu zuten larunbatean
Elkarretaratzea deitu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. "Burgesiak hezkuntzan krisi kapitalistaren testuinguruan abiarazi duen ofentsiba eta esperimentu-froga" salatzeko elkartu zirela azaldu zuten.
Elkarretaratzea egin zuten larunbat goizean, maiatzak 30, Hezkuntza Delegaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Ikasleak “epserimentu-froga” bezala erabili nahi izatea salatu zuten, datorren ikasturterako “lagin” gisa erabiliak izaten ari direla azaldu zuten Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideek.
Hain zuzen, klase presentzialen itzulerarekin batera, maiatzaren 25etik greba mugagabea deitu zuen Ikasle Abertzaleakek “ikasturte akademikoa amaitutzat ematea eta hirugarren ebaluazioko irakasgaien gaindipen automatikoa aplikatzea eta oporren ohiko iraupena errespetatzea” exijituz.
Hezkuntza sistemak pairatzen ari den “informatizazioa” ere salatu zuten larunbateko elkarretaratzean, “ikasleen gaineko kontrol soziala” areagotu egin dela adieraziz.
Guzti honen aurrean “hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren beharrizana” nabarmendu nahi izan zuten eta eskura dituzten bailabide guztiak artikulatuko dituztela gehitu zuten, “langileraik ez ditzan krisiaren ondorioak ordaindu“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!