Ikasle Grebako egitarau lokala aurkeztu dute
Martxoaren 21ean, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxiler eta Lanbide Heziketako ikasleak grebara deitu ditu Ikasle Abertzaleak sindikatuak. Gasteizko egitaraua aurkeztu dute; 12:00etan izango da manifestazio nagusia.
Martxoak 21ean Ikasle Greba nazionala deitu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Lehen Hezkuntza, Bigarrezn Hezkuntza, Batxiler eta Lanbide Heziketako ikasleak daude deituta. IAk gogorarazi ditu Euskal Herriko ikastetxeetan “problematika ezberdinei erantzuna emateko” egiten ari diren dinamikak, autodefentsa sareak, greba eskubidearen aldeko protestak edo herri eskolak, besteak beste. Horiek guztiak ez dira arazo “isolatuak”, antolakundeko kideen ustez, baizik eta hezkuntza gizarte eredu baten zerbitzura duen “egitura oso baten” ondorio.
Martxoaren 21a “gure indar eta haserreak kalera atera eta gure gaitasun propioei gorazarren egiteko eguna izango da” esan dute. Eta bide batez, ikasturte amaierako DBH2 eta DBH4ko errebalidei eta LOMCEri ezetz esateko eta “erronka” horren aurrean indarrak hartzeko ere probestuko dute mobilizazio egun hori.
“Egungo hezkuntza sistema, ez da langile klasearen interesetara dagoen hezkuntza”, salatu dute. Izan ere, ikasleen ustez, “sistemaren zeregina etorkizunean esplotatuak izango garen langile sumisoak sortzearekin batera, ikasleoi balore eta logika kapitalistetan oinarritutako kontzientzia sortzea da, egungo sistemak arazorik gabe aurrera jarraitzeko”.
Martxoak 21eko Ikasle Grebako Gasteizko egitaraua:
- Goizean ikastetxe bakoitzetik zutabeak egingo dituzte.
- 12:00etan Manifestazioa Andra Maria Zuriaren plazatik manifestazioa, “Hau ez da gure hezkuntza, hezkuntza sistema gainditzera goaz!”, lemapean.
- 12:45ean Manifestazioaren bukaera Gasteizko Kanpusean.
- 13:00etan “Hezkuntza kapitalistaren funtzioak” hitzaldia unietan.
- 14:30ean Bazkaria Unibertsitatean.
- 16.00etan “Azterketak gainditzeko hainbat trikimailu” tailerra Gasteizko Kanpusean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!