Ikas baldintza duinen alde antolatzen hasi dira unibertsitateko ikasleak
Ikasturte hasiera kaotikoa ari da izaten Gasteizko EHUkokanpusean. Ikasle talde batek asanblada irekia deitu du datorren urriaren 1erako gaia landu eta Letren Fakultateko eta Kirol Hezkuntza Fakultateko dekanotzei aurrez aurreko kalse presentzialak bermatu ditzaten exijitzeko.
Ikasturte hasiera “kaotikoa” ari da izaten hezkuntza eremuan eta bereziki Unibertsitatean. Egoera larria da Gasteizko Letren eta Kirol Hezuntza fakultateetan, ikasleek informazio falta salatu dute. Astelehenean ikasgela batera sartu ezinik geratu ziren Historiako laugarren mailako ikasleak, guztientzako lekurik zegoelako. Astelehenekoa ez da ikasturte hasiera desordenatu honen adibide bakarra: asko dira jendez gainezka egiten duten ikasgelak edo klaseak telematikoki jarraitzeko baliabideek dituzten gabeziak.
Egoera honekin kezkaturik ikasle talde batek antolatzeari ekin dio. “Uztailean EHUri ahoa betet zitzaion kalseen %70 presentzialak izango zirela esanez. Azken bi asteetan etxetik konektatuta egon gara kalseak jarraitzen. Hau gutxi bada, ikasle askok aste honetan jakin dugu klaseen herena besterik ez direla izango gure klase presentzialak” azaldu dute.
Letren Fakutltateko eta Kirol Hezkuntzako Fakultateko dekanotzei eskakizun zuzena helarazi nahi diote: aurrez aurreko klase presentzialak egon daitezen bermeak jartzea.
Gaiari ikasleen artean aterabidea emateko asanblada irekia burutuko dute datorren urriaren 1ean, osteguna, 13:15etan Letren Fakultateko atzeko aldean. Ikas baldintza duinen alde borrokatzeko deia luzatu diote ikasle orori.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!