Ikamak deituta, ikasleen greba izan zen atzo Hego Euskal Herrian
Greba eguna goizeko lehen orduetan hasi zuten piketeekin eta hamabietan manifestazioak egin zituzten Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Euskararen aurkako «oldarraldi judizial eta politikoa» salatzeko eta hezkuntza euskaldun propioa aldarrikatzeko elkartu ziren Ikamak deituta.
«Gure hezkuntza euskalduna» lelopean manifestazioak egin zituzten atzo, abenduak 11, Hego Euskal Herriko hiriburuetan Ikamak deitutako greba egunaren baitan. Gasteizen EHUko Elurreta eraikinetik irten ziren eta hiriko kaleak zeharkatu zituzten hezkuntza euskaldun baten aldeko aldarriekin.
Ikamatik salatu nahi izan dute euskara «oldarraldi judizial eta politiko» bat jasaten ari dela eta hizkuntzaren etorkizuna bera arriskuan dagoela. Gainera egungo hezkuntza ereduak euskarak dituen erronka berriei erantzuteko eta hizkuntzaren transmisio zein normalizaziorako duen gaitasun eza azpimarratu nahi izan dute. Horregatik, hezkuntza eremuan eragitea beharrezkoa dela diote Ikamatik.
Suelta la Olla saioan azaldu zuten bezala, euskararen ofizialtasuna, hezkuntza sistema propio bat, murgiltze eredu eraginkorrak eta euskararen normalizazioa bermatuko duten politikak aldarrikatu nahi izan ditu Ikamak greba honetan.
Ikusi hemen Gasteizko manifestazioaren argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
