Igor Chillón (LAB): “Onartezina da igandean etxeetan egotera derrigortzea eta astelehenean guztiok lanera joan behar izatea”
Koronabirusak lan baldintzetan eragindako ondorioen inguruan mintzatu gara Hizpidean.
Koronabirusak eragindako testuinguruan hamaika dira lanera derrigorrez joan behar diren langileak, baita lanetik bota dituztenak ere. Bizi zein lan baldintzak okerreruntz egin dute eta dinamika hori jarraituko dute hurrengo aste zein hilabeteetan. Hizpidetik gehiago jakin nahi izan dugu gaiaren inguruan eta horretarako LAB sindikatuko Igor Chillón izan dugu gurean.
Egungo egoera sistema kapitalistaren beste krisi bat dela azaldu digu, kapitalismoak zaintzan, ekonomian eta zerbitzu publikoetan dituen hutsuneak bistan utziz. Argi eta garbi salatu du gaur gaurkoz zerbitzu minimoak bete beharko liratekeela soilik, baina egoera bestelakoa dela. Lantoki ugaritan lanean daudela azaldu digu, baina banakoek ere haien eskubideak argi eduki behar dituztela.
Horretarako, hainbat argibide eman dizkigu, bai lanera joateko derrigortuta daudenentzat, baita lanetik bota dituztenentzat ere.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
-
Hizpidea: Igor Chillón (LAB): "Onartezina da igandean etxeetan egotera derrigortzea eta astelehenean guztiok lanera joan behar izatea"00:13:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!