Iberdrolak argia moztu die Txikita 14 eta Pinto 20 blokeetako gazteei, Udaltzaingoaren laguntzarekin
Goizeko 09:00ak aldera Iberdrola Alde Zaharreko bloke okupatuetan agertu da, Udaltzaingoaren laguntzarekin. 2017ko martxoan okupatu zituzten Udalak gazteei bideratutako blokeak -okupatu aurretik, sei urte zeramatzaten hutsik-.
Otsailaren 15eko goizean, 09:00ak aldera, Udaltzaingoaren bost kotxe eta Iberdrolaren hiru furgoneta Gasteizko Alde Zaharrean okupatuta dagoen Txikita 14 bloke okupatura hurbildu dira. 10 minutu egon dira bertan, eta eraikinean sartu gabe, argia moztea lortu dute.
Iberdrolako langileek argia moztu duten arren, Udaltzaingoaren laguntza izan dute momentu oro, kalera sartzea debekatuz gainontzeko bizilagunei.
Txikita kaleko 14.blokea 2017ko mart
Baina etxebizitza hutsen okupazioaren aurrean, Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Eta hala egiten hasi da. Adibidez, 2017.urtearen amaieran, epailearen aurretik pasa behar izan ziren blokean Udaltzaingoak identifikatuak izan ziren gazteak.
Azkenean, hauek absolbitu zituen epaileak. Are gehiago, epaiketan bertan, Ensanche 21en ordezkariak adierazi zuen gazteei bideratutako bloke hauek sei urte zeramatzatela hutsik.
Pinto 20 eraikinean ere bai
Txikitan 14 blokean ez ezik, Udaltzaingoak eta Iberdrolak Pinto 20 bloke okupatuko bizilagunei argia moztu diete.
Ez da lehenengo aldia argia mozten dietela. Izan ere, aurreko uztailaren 4ko goizean ere argia moztu zieten bizilagunei.
Kasualidadez, egun bat lehenago, uztailaren 3an, Pinto 20 blokeko gazteak epaitu behar zituzten eta bertan egon behar ziren udaltzainak. Udaltzaingoa ez zen epaiketara aurkeztu eta epaileak urriaren 16ra atzeratu zuen epaiketa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!