Hordago-ren «Desmontando el mito del oasis vasco» monografikoaren aurkezpena, ostegunean Hala Bedin
Ostegunean, martxoak 23, Hala Bedik eta Hordago-El Saltok Euskal Herriko ustelkeriari buruzko solasaldia aurkeztuko dute Gasteizen, Ahoztar Zelaieta eta Zuriñe Rodríguez ikerketa kazetarien eskutik.
2018an aurkeztu zen «Hordago», eta ordutik «El Salto» egunkariaren 68 zenbakitan hartu du parte. Orain, garai berri bati eman dio hasiera hedabide independenteak: hiru hilean behingo argitalpen bihurtu da.
Aurkezpena martxoaren 23an izango da, 19:30etan, Hala Bedi Irratiaren ondoko lokalean. Ahoztar Zelaieta eta Zuriñe Rodríguez ikerketa kazetariek hitz egingo dute, besteak beste, foru aldundien eta udalen egituraketa instituzionalaren zigorgabetasunaz, tresna judizialik ezaz eta euskal hedabideek Jaurlaritzako alderdiekin duten konplizitateaz, euskal oasiaren ideiaren inguruan eraikitako mitoa desegiten saiatuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!