Hizkuntza gutxituak ezagutzeko aukera egongo da Oihanederren
Non hitz egiten da Parmera? Zenbat pertsonek hitz egiten dute Maoriera? Desagertzeko arriskuan dago Mapuzugun? Munduko sei hizkuntza gutxitu hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da urritik apirilera bitartean Oihaneder Euskararen Etxean.
Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko ditu euskararen etxera: mapuzugun-a, maoriera, bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera. Gemma Sanginesek inauguratuko du ikasturte berria irailaren 20an “Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna? izenburupeko hitzaldiarekin.
Urrian mapuzugunaren txanda izango da Wallmapu Euskal Herria elkarteko Iban Gartziarekin.Azaroan Imanol Minernormalizazio teknikariak Zelanda Berriko maoriera aurkeztuko du. 2019an urtarrilean Metig Jakez-Vargas kazetaria bretoieraz arituko da eta otsailean Elyem Chej Gizarte Hirigintzako teknikariak Saharako hassanieraz. Sara Agnettifisioterapeutak parmera hurbilduko du martxoan eta bukatzeko,apirilean Jon Mikel Intsausti informatikariak lemkera izango du hizpide.
Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25€-ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5€ ordaindu beharko da saioko. Gemma Sanginesen aurkezpen saioa doakoa izango da.
2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak
2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikakonawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira.
2018-2019 ikasturteko egitaraua
- Mapuzugun | Urriaren 24an, Iban Gartzia Wallmapu Euskal Herria elkarteko kidearen eskutik.
- Maoriera | Azaroaren 14an, Imanol Miner normalizazio teknikariaren eskutik.
- Bretoiera | Urtarrilaren 16an, Metig Jakez-Vargas kazetariaren eskutik.
- Hassaniera | Otsailaren 20an, Elyem Chej Gizarte Hirigintza Teknikariaren eskutik.
- Parmera | Martxoaren 20an, Sara Agnetti fisioterapeutaren eskutik.
- Lemkera | Apirilaren 10ean, Jon Mikel Intsausti informatikariaren eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!