Hiruki Larroxa | Eta desheterosexualizatzen bagara?
Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo Hiruki Larroxa kooperatibako kideen kolaborazioa.
5. saio honetarako, sexu askapenaren gaia ekarri digute Hiruki Larroxeko lagunek. Baina fokua apur bat aldatuta, zeren sexu askapenaz hitz egiten denean, ohikoa da LGBTI+ jendeaz hitz egitea, sexu-genero disidentziaz hitz egitea; hau da, heteroaraua hausten edo horretatik kanpo kokatzen direnen inguruan eta hauen borrokaren inguruan hitz egitea.
Baina, zer gertatzen da heteroekin? Zer da heterosexualitatea? Zer esan nahi du “heterosexuala naiz” esateak? Heterosexualitateak soilik du desirarekin zerikusia? Eta denak desheterosexualizatzen bagara?
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!