Hiru pertsona atxilotu zituzten igande iluntzean, lanean ari ez zen ertzain bati eraso egitea leporatuta
Elkarretaratzea deitu du gaur, uztailak 26, Aske Antolakundeak, atxilotuei elkartasuna adierazi eta errepresioa salatzeko.
Igande iluntzean, Santiago bezperan, Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen Gasteizen, lanean ari ez zen ertzain bati eraso eta irain egitea leporatuta. Aiztogile kalean gertatu zen, iluntzeko 21:00ak aldera. Ertzaintzaren hitzetan hiru gazteek iraindu, alde egiteko esan eta batek kolpatu egin zuen.
Polizia-etxera eraman zituzten atxilotuak eta arratsaldeko aurreneko orduan karguekin aske utzi dituzte. 21, 22 eta 25 urte dituzte hiru atxilotuek.
Elkarretaratzea
Gaur, uztailak 26, elkarretaratzea egingo dute Gasteizen 19:30etan Faroloian, “Errepresioaren aurrean Euskal Herri langilea antolatu. Muntai polizialik ez! Atxilotuekin elkartasuna” lelopean. Aske Antolakundeak deitu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!