Hiru kaleratze bidegabe Mercedes Benz enpresan
Mecedes Benz enpresak Gasteizen duen egoitzaren Enpresa Komitearen gehiengoak kaleratutako hiru langileak “lehenbailehen berriro hartzea” eskatu du. Komitearen esanetan, kaleratzea hauek ez daude justifikatuta eta bidegabeak dira.
Igor Guevara (ELA) komiteko presidentearen esanetan, multinazionalak hiru langile kaleratu zituen aurreko asteartean. Kaleratze hauek justifikatzeko enpresak erabili zuen argudioa langile hauen “produktibitate eskasa” izan zen.
Ostiralean, ez-ohiko bilera batean, UGT, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuen bozei esker langile hauek berriro onartzea eskatzen duen testua onartu zuten. Akordiotik kanpo Ekintza eta PIM (Plataforma Independiente de Mercedes) geratu ziren.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresa handiena da hau, 5.000 langilerekin. Hori dela eta, antzeko kasuen aurrean protokolo bat martxan jartzea erabaki zuten bileran: zuzendaritzari bilera bat eskatu, kaleratzeak publikoak egin, elkarretartzeak edo manifestazioak deitu… bezalako ekintzak agertzen dira akordioan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
