Hil egin da Kupsa enpresako sutean larri zauritutako langilea
Asteazkenean sutea piztu zen Oionen dagoen Kupsa enpresa kimikoan. Behargin bat larri zaurituta ospitaleratu zuten. Gaur hil da 64 urteko gizona. Gutxienez 60 langile hil dira lan istripuetan urtea hasi zenetik.
Berniza ekoizten duten Oiongo “Kupsa Coatings” enpresan sutea piztu zen asteazkenean, langile bat larriki zaurituzt. Gurutzetako ospitalean ingresatua izan zen eta gaur hil da 64 urteko behargina.
Sutea sustantzia sukoi eta leherkariak gordetzen ziren biltegi batean gertatu zen, El Puntillo industriagunean eta alrama piztu zuen Oion inguruan.
Euskal Herrian, gutxienez 60 langile hil dira lan istripuetan urtea hasi zenetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!