Hezkuntza publikoko aldarrikapenek ere greba itxura hartuko dute Araban
Guztira 23 greba egun egingo dituzte datozen hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikasturte hasierako mobilizazioek oihartzun handia izan zuten Araban, batez ere Gasteizen.
2016-2017 ikasturtea mobilizazioekin amaitu zituzten hezkuntza publikoko langileek. Ikasturte hau ere berdin hasi dute -abenduaren 12an Arabako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen %80ak egin zuen greba- eta, gauzak asko aldatzen ez badira, greba egunekin amaituko dute.
Hezkuntza publikoko langile guztiak daude deituta martxoaren 14, 15 eta ekainaren 12ko greba egunetara. Sektoreka ere aste osoko lanuzteak egingo dituzte:
- Irakasleek apirilaren 23ko astean.
- Heziketa berezikoek maiatzaren 7koan.
- Sukaldeko eta garbiketako langileek maiatzaren 21ekoan
- Haurreskolakoek ekainaren 4ko astean.
Beraz, 23 greba egun egongo dira guztira ikasturtea amaitu arte eta hau guztia antolatzeko bilerak, elkarretaratzeak, sozializazio eta salaketa ekimenak… egingo dituzte.
Eusko Jaurlaritzak “bere jarrera inmobilista” aldatu duela baina aldarrikapenen zati txiki bati baino ez diola erantzun adierazi dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Datorren egunetan, bi aldeek negoziazio mahai sektorialetan bilduta jarraituko dute: aurrera egin ezean, iragarritako mobilizazioei ekingo diete. Aldarrikapen ezberdinak mahaiaren gainean jarri nahi dituzten arren, hezkuntzan inbertsioa handitzea da hauen eskaera nagusia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!