Hezkuntza publikoan ratioak jaitsi eta enplegua sortu eta egonkortzeko eskatu dute hainbat sindikatuk
Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrean
Hezkuntzako sindikatuek gobernuaren papera kritikatu dute, negoziaziorako borondate falta salatuz. Pandemiaren kudeaketan, gogoratu dute “ikastetxeetan aurrera eramandako kudeaketa bertako langileek eginiko lanaren ondorioa izan dela; osasun prebentziorako materiala eta giza baliabideak ez baitziren garaiz iritsi, iritsi direnak ere erabat ez nahikoak izan direla eta ratioak ez direla inoiz jaitsi”. Ikastetxeetako langileek protokoloetara eta pandemiaren beharretara egitzeko izugarrizko esfortzua txalotu zuten elkarretaratzean.
Hezkuntza publikoan dauden behin-behinekotasun maila altuak salatu zituzten, aspalditik datorren arazoa pandemiak larriagotu duela argudiatuz eta pribatizazio dinamika baten barruan kokatu zuten egoera. Bestalde, txertaketarekin sortu duten nahasmena ere gaitzetsi zuten sindikatu deitzaileek.
Egoera honen aurrean hezkuntza publikoko sektore guztietako ratioak jaistea eskatu zuten, enplegua sortzeko konpromiso irmoa eskatu eta enplegua kontsolidatzeko aldarria plazaratu zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!