Hezkuntza komunitateak Gasteizko kaleak hartu eta berehalako neurriak exijitu dizkio Eusko Jaurlaritzari
Aurrez aurreko hezkuntza itzulera "seguru eta adostu baten alde" grebara jo du gaur Hezkuntza Komunitateak. Milaka irakaslek, ikaslek, garbitzailek eta garraio eta jantoki zerbitzuetako langilek egin dute bat Gasteizko kaleak zeharkatu dituen mobilizazio nagusiarekin. Sindikatuek oso positiboki baloratu dute grebaren jarraipena
Babes zabala jaso du Araba, Bizakia eta Gipuzkoako hezkuntza zentroetan ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek egindako greba deialdiak. “Jaurlaritzaren greba eta mobilizazioak oztopatzeko saiakeren gainetik” sindikatuek oso positiboki baloratu dute grebaren jarraipena. Zerbitzu minimoetan ez ziren langileen %70 batu da grebara.
Gasteizko mobilizazio nagusia goizeko 11:00etan abiatu da Jesus Guridi kontserbatoriotik “Hezkuntza itzulera seguru eta adostu baten alde. Aurretik ikasleek zutabea egin dute hezkuntza komunitateko gainerako eragileekin batzeko. Antolatzaileen datuen arabera 5.000 lagun elkartu dira manifestazioan (17.000 EAEko hiru hiriburutan). Manifestazioa Eusko Jaurlaritza inguratuz eta berehalako neurriak exijituz bukatu dute.
ADIERAZPENAK | Ainhoa Astigarraga (@STEILAS_): "Baliabideak behar ditugu, gaur egun ditugun baliabideekin ikastetxea eremu seguru izatea ezinezkoa da" https://t.co/Y4y1nSjjuQ pic.twitter.com/42c5fy7dkI
— Hala Bedi (@halabedi) September 15, 2020
Eusko Jaurlaritza oso Hezkuntza Zentroetara itzulera prestatzerako orduan “oso berandu dabilela” salatu dute sindikatuek gaurko manifestazioan. Plantillak handitzea izan da aldarrikapen nagusietako bat, ez bakarrik irakasleen artean baita jantoki, garraio eta garbiketa zerbitzuetan ere. Sindikatu deitzaileek Hezkuntza Sailak iragarritako 1.000 irakasleren kontratazioa nahikoa ez dela deritzote. Ikasgeletako ratioa murriztea ere exijituko dute biharko egunean, gela bakoitzeko ikasle kopurua 10-15 ikaslera jaitsiz.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!