HESIHES kooperatiba eta Zaporeak Greziara doaz
Urteak dira Laudio Ikastolako batxilergo 1.mailako 59 ikasleren artean HESIHES kooperatiba sortu zutela. Haien helburu nagusia hezkuntza eredu alternatibo bat sortzea zen, ikasle kooperatiba bat sortuz. Horrekin batera, errefuxiatuen afera lantzea erabaki zuten.
Orain, Zaporeak proiektuarekin harremanetan jarri dira eta Greziara bidai bat antolatzen daude erlkarlanean. Haien helburuak han dauden errefuxiatuak laguntzea da eta eskualdean, Aiaraldean, gaiarekiko kontzientzia sortzea dira.
Azaldu dutenez, balore horiek aurrera eramateko, “Europan dauden errefuxiatuak laguntzen saiatuko gara, eskualdean bizi duten krisiaren kontzientzia sortuz eta posiblea balitz, Grezian zuzenean haien alde lan eginez”.
Zaporeak Proiektuaren laguntza oso garrantzitsua izango da. Proiektu hau 2016an hasi zen eta dagoeneko 700.000 otordu baino gehiago sukaldatu eta banatu dituzte eta horiek prestatzeko 450 boluntario baino gehiagoren laguntza izan dute.
“Kontzientziazio eta sentsibilizazio prozesu honetan begiak zabaldu eta errealitatea den bezala ikustea dugu helburu, beharra dutenei gure laguntza eta elkartasuna eskainiz”, azaldu dute HESIHES-eko kideek. Baina asmo hauek guztiak aurrera ateratzeko kolaborazioa eta laguntza behar dute: 15.000 euro behar dituzte proiektua gauzatzeko.
Erantzuna baiezkoa bada eta ekarpen ekonomikoa egin nahi izanez gero, kontu korronte bat ireki dute: ES4530350045250450081275 (Laboral kutxa). Gainera, kontaktuan jartzeko emaila hesihes@laudioikastola.eus da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!