Herrialde Katalanei keinua, Zizta Euskara Taldeko “Auzoa Kantari”ren bueltan
2017-2018 ikasturtean Txagorritxuko auzoan hilabetean behin euskaraz kantatzeko ekimena mantenduko du taldeak. “Mambo”-aren bideoaren parodia bat egin dute irailaren 27ko emanaldia iragartzeko.
Zizta Euskara taldeak “Auzoa Kantari” ekimena mantenduko du irailean Txagorritxuko auzoan. Aurreko ikasturteko ohitura mantenduz, hilabetean behin auzoko taberna batean egongo dira, kanta ezberdinak elkarbanatuz artista ezberdinekin.
“Mambo”-aren bideoa
Ikasturteari hasiera emateko, irailaren 27ko “Auzoa Kantari” “Canta El Barri”-rengatik aldatu dute. Modu honetan, keinu bat egingo diete Herrialde Katalanei. Orient Express tabernan mantenduko duten emanaldia sustatzeko, CUP-en “Mambo”-aren bideoaren parodia bat egin dute Txagorritxun. Ikusi bideoa hemen.
Irailaren 27ko deialdia
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!