Herria bitan zatitzen duen errepidearen aurka protesta egin dute Azazetan
Egunero, A-132 errepidean sortzen den arriskua salatu, eta irtenbide bat eskatu dute.
Alea.eus bidez
Azazetako bizilagunek elkarretaratzea egin zuten igande goizean, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka. Egunero bertan sortzen den arriskua salatu dute, eta irtenbide bat eskatu dute. Egoera horretan bost urte daramatzatela azaldu dute Mendialdean kokatzen den herriko bizilagunek, eta “erantzun eraginkorrik” jaso ez dutela gaineratu dute.
A-132 errepideak Azazeta zeharkatzen du. Errepide horietan, autoak 90 kilometro orduko abiaduran ibiltzen dira, baina hirigunetik igarotzean, abiadura 50 kilometro ordura murrizten da. Hala ere, ez dago semafororik, eta zenbait kasutan, “autoak 100 kilometro orduko abiaduran” pasatzen direla salatu dute. Egunen baten, istripu larria gertatuko ote denaren beldur dira Azazetako bizilagunak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!