Herri Kurduaren aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean
Turkiak Rojavaren aurkako eraso militarra abiatu zuen aste honetan. Hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, "Rise up 4 Rojava" lemapean.
“Herri Kurduaren aurkako genozidioa” gaitzesteko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
AEBko tropek Hego Kurdistanetik alde egitearekin batera Turkiak honen aurkako erasoari ekin dio aste honetan bertan. Rojavaren aurka abiatutako operazio militar berri hau, “Sistema Kapitalista Patriarkarra zalantzan jartzen ari den konfederalismo demokratikoaren kontrako erasoa” ere badela adierazi dute mobilizazioen deitzaileek.
Honen aurrean inperialismoaren aurka eta “herrien eta proiektu iraultzaileen” defentsan kalera ateratzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!