Bigarren greba eguna Arabako metalean
Bigarren egun honetan mobilizazioak Araba osoko hainbat poligono eta eremutara zabaldu dira, eta grebalariek presentzia izan dute Jundiz, Gamarra edo Gojain poligonoetan, baita Aiaraldean eta Lautadan ere.
Milaka langilek bat egin zuten bat joan den asteazkenean Arabako metalaren sektorean ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioekin. Sindikatuek deitu dituzten hiru greba-egunetan lehena izan zen, patronalaren «immobilismoari» aurre egiteko eta «lan-baldintza duinak» bermatuko dituen hitzarmen bat lortzeko.
Gaur izan dute bigarren greba eguna, eta etzi izango da deituta daudenen artean azkena. Goizeko lehen turnoetan piketeekin eman diote greba egunari hasiera, Laminaciones Arregui, Sidenor, eta Mercedes bezalako enpresa handietan.
10:30etan zutabeak aterako dira Mercedes eta Sidenorretik, Gasteizko Plaza Berrian elkartu eta elkarretaratzea egiteko han, 11:30etan.
Bigarren egun honetan mobilizazioak Araba osoko hainbat poligono eta eremutara zabaldu dira, eta grebalariek presentzia izan dute Jundiz, Gamarra edo Gojain poligonoetan, baita Aiaraldea eta Lautada eremuetan ere.
Sidenorreko zutabea abiatzear da!
📢 Jo eta ke, hitzarmena lortu arte!#ArabakoMetalaBORROKAN#ArabakoMetalaGREBAN#HitzarmenDuina pic.twitter.com/bKEATv9TUz— LAB Gasteiz (@LABGasteiz) May 24, 2022
Goizeko pikete informatiboetako irudi batzuk hemen:
Mobilizazioetako irudiak:
Agurainen ere izan dira mobilizazioak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!